Itzuli Inprimatu

Hornitzailearen Atariko Zerbitzuak (FAQs)

Alderdi orokorrak

Nork erabil dezake Hornitzailearen Ataria?

Eusko Legebiltzarraren hornitzaile guztiek, baldin eta Internet bidez harekin elkarreragitea erabakitzen badute eta ziurtagiri digital aitortua badute.

Hornitzailearen ataria urteko 365 egunetan egongo da eskuragarri, 24 orduz.
Segurua al da Hornitzailearen Atarian identifikatutako zerbitzuak erabiltzea?
Bai, Hornitzailearen Atarian identifikazioa behar duten zerbitzuetan ematen den informazio guztia zifratuta dago. Gainera, ezarritako autentifikazio-sistemari esker, bermatu egiten da zuk bakarrik, zure izapideetan interesdun zaren aldetik, eskuratu ahal izango dituzula bai izapidetze-informazioa, bai datu pertsonalen kontsultak.
Nola eskura ditzaket Hornitzailearen Atariko zerbitzuak?

Kontsultatu Hornitzailearen Atariko identifikazio-sistemen atala.

Nola inporta dezaket nire ziurtagiri digitala?

INTERNET EXPLORER

Ziurtagiri bat Internet Explorerren inportatzeko, urrats hauek egin behar ditugu:

Joan Tresnak - Interneteko aukerak - Edukia - Ziurtagiriak menura. "Pertsonala" fitxak (lehenetsita) pantaila bat erakusten du gure nabigatzailean instalatutako ziurtagiri pertsonalen zerrendarekin.
"Inportatu" botoia sakatuko dugu, eta morroi bat agertuko zaigu ziurtagiria inportatzen den bitartean. "Hurrengoa" botoia sakatu eta, aztertu ondoren, inportatu nahi dugun ziurtagiriaren fitxategiaren ibilbidea eta izena hautatuko ditugu, eta "hurrengoa" sakatuko dugu.

Hurrengo leihoan fitxategia babesteko pasahitza eskatzen zaigu, sartu eta "markatu gako pribatua esportagarri gisa" laukitxoa markatuko dugu, ziurtagiria bere gako pribatuarekin berriro esportatu eta "babes segurua gaitu...". "Hurrengoa" sakatuko dugu.

Ondoren, inportatutako ziurtagiria non jar dezakegun adieraziko digu, lehenetsita dagoen aukera utziko dugu eta "hurrengoa" eta "amaitu" sakatuko dugu, eta gure ziurtagirian pasahitz bat ezarri nahi badugu, "Segurtasun-maila" sakatuko dugu altan jartzeko. Pasahitz bat eta haren berrespena esleituko ditugu. Amaitu sakatuko dugu eta sartu dugun pasahitza eskatuko digu berriro. Laguntzaileari amaiera emango diogu.

Dena zuzena bada, koadro bat agertuko da ziurtagiria behar bezala inportatu dela jakinarazteko.

FIREFOX

Mozilla Firefox nabigatzailearen ziurtagirien biltegira joan:

Menua Tresnak/Aukerak/Pribatutasuna eta Segurtasuna/Ziurtagiriak/Ziurtagiriak ikusi botoia, "Zure Ziurtagiriak" erlaitza.

  • Sakatu "inportatu" botoia.
  • Bilatu inportatu nahi duzun ziurtagiriaren kopiaren kokapena (disko gogorra, cd, USB memoria, sare-unitatea).
  • Sartu zure nabigatzailearen pasahitz nagusia (bat ezarri baduzu). Nabigatzaile hau ziurtagiriekin erabiltzen duzun lehen aldia bada, txertatu pasahitz bat eta konfirmazioa, pasahitz hau eskatuko da ziurtagiria hala eskatzen duten webguneetan erabili nahi duzun bakoitzean.
  • Sartu zure segurtasun-kopia babesteko erabili zenuen pasahitza.
  • Prozesu osoa zuzena bada, mezu hau jasoko duzu:

"Beren segurtasun-ziurtagiria (k) eta gako pribatua (k) behar bezala leheneratu dira."

Nire datuak

Nola kontsulta eta alda ditzaket "nire harremanetarako datuak"?

Puede consultar y modificar sus datos de contacto desde el servicio "Datos personales" del menú "Datos proveedor".

Zerbitzu honi buruz gehiago jakiteko klikatu hemen.

Nola kontsulta ditzaket "nire fakturak eta abonuak"?

Zure fakturei eta abonuei buruzko informazioa kontsulta dezakezu "hornitzailearen kontsultak" menuko "fakturak eta abonuak" zerbitzutik.

Zerbitzu honi buruz gehiago jakiteko klikatu hemen.

Nola kontsulta ditzaket "nire fidantzak eta abalak"?

Fidantzei eta abalei buruzko informazioa kontsulta dezakezu "hornitzailearen kontsultak" menuko "fidantzak eta abalak" zerbitzutik.

Zerbitzu honi buruz gehiago jakiteko klikatu hemen.

Nola kontsulta ditzaket "nire espedienteak"?

Zure espedienteei buruzko informazioa kontsulta dezakezu "hornitzailearen kontsultak" menuko "nire espedienteak" zerbitzutik.

Zerbitzu honi buruz gehiago jakiteko klikatu hemen.

Nola kontsulta ditzaket "nire dokumentuak"?

Zerbitzu horri esker, hornitzaile batek une oro kontsulta dezake hornitzailearen ataritik automatikoki sortu diren dokumentuen erabilgarritasuna.

Zure dokumentuak "hornitzaile dokumentuak" menuko "dokumentuen postontzia" zerbitzutik kontsulta ditzakezu.

Zerbitzu honi buruz gehiago jakiteko klikatu hemen.

Bestelako zerbitzuak

Nola erantsi dezaket faktura bat?

Faktura bat erantsi dezakezu "hornitzailearen datuak" menuko "faktura erantsi" zerbitzutik.

Gogoratu Eusko Legebiltzarraren DIR3 kodeak. Kudeaketa-organoa: I00000293 / Tramitazio-unitatea: I00000293 / Kontularitza-bulegoa: I00000293

Zerbitzu honi buruz gehiago jakiteko klikatu hemen.

Zein da faktura dokumentuaren formatua?

Facturaren dokumentuak faktura elektronikoaren baldintzak bete behar ditu (xml o xsig). Hainbat programak eta aplikaziok ahalbidetzen dute faktura elektronikoak sortzea eta kudeatzea.

Adibidez: ef4ktur.

Zertan datza "dokumentuak baliozkotzea"?

Aplikazioan elektronikoki sinatutako dokumentu guztiek automatikoki sortutako Egiaztatze Kode Seguru (CSV) bat dute.

Horrela, paperezko kopia bat inprimatzen denean, kode horrek dokumentuaren "lokalizatzaile" gisa jokatzen du Eusko Legebiltzarraren artxibo elektronikoaren barruan, eta paperezko dokumentuari kopia kautoa ematen dio legezko ondorio guztietarako.

Hornitzaile batek edo beste administrazio batek kopia paperean jasotzen badu, oso erraz egiazta dezake dokumentuaren egiazkotasuna.

Nahikoa da Eusko Legebiltzarreko Hornitzailearen Atarian sartzea, "Hornitzaile dokumentuak" menuko "dokumentuen balidazioa" zerbitzura sartzea eta identifikazio-kodea idaztea. Une horretan bertan, dokumentuaren jatorrizko bertsioa formatu elektronikoan deskargatu eta benetakotasuna egiaztatu ahal izango dute.

Zerbitzu honi buruz gehiago jakiteko klikatu hemen.